Arrautzaren oskolaren funtzioa

Arrautzaren oskola haren parte funtsezkoa da, eta barnealdea agente kutsatzaileen aurka babestea du funtzioa. Hori dela eta, oskolaren egoera faktore erabakigarria da arrautzaren kalitatea ebaluatzerakoan. Oskolak erresistentea eta sendoa izan behar du.

Oskola egoera txarrean badago, mikroorganismoak eta bakterioak, hala nola salmonella, arrautzan sartu eta kutsa dezakete, eta hori kontsumituz gero intoxikatu egin gaitzake.

Kontsumitzaileok gara elikadura arrisku mota horiek ekiditeko lehen oztopoa. Arrautzak erosi aurretik, haien egoera egiaztatu behar dugu: oskola garbi eta osorik dagoela ziurtatu, eta astintzean ez dela likidorik entzuten.

Era berean, arrautzen tamaina eta forma kontuan hartu behar ditugu. Ez dira oso txikiak edo deformatuak izan behar.