Errezeta honetan erabilitako produktua:


Tostatu ogi xerra guztiak. Lehen ogi xerra oinarri moduan jarri eta barruko aldean mahonesa pixka bat zabaldu. Gainean letxuga eta tomate xerra bat jarri.
Ondoren, bigarren ogi xerra jarri eta gainean York urdaiazpiko eta gazta xerra bat gehitu.
Arrautza zartaginean frijitu, zure gustura utziz gorringoa. Frijitu ondoren, urdaiazpikoaren gainean jarri.
Zirkulu itxurako ebakitzaile baten laguntzaz, hirugarren ogi xerraren erdian zulo bat egin. Hirugarren xerra sandwicharen gainean jarri, eta horrela, gorringoa zulotik ikusiko da.