Arrautza eskoziarrak tomate saltsarekin

Errezeta honetan erabilitako produktua:

Proteina ugarikoa
Kaltzio iturria

Osagaiak:

400 gr. txahal, txerri edo oilasko haragi xehatu (gustura)
4 arrautza Hobea
Ogi birrindua
Oliba olioa
Tipula txiki 1
Gatza
Piperbeltza
Perrexila
Laguntzeko tomate saltsa

Prestaketa:

Egosi Hobea arrautzak 8-10 minutuz, eta gero ur hotzarekin freskatu, erraz zuritu ahal izateko.

Haragia, tipula, 2 koilarakada ogi birrindu, perrexila, gatza eta piperbeltza nahastu eta 4 zatitan banatuko dugu.

Osagaiak nahastu ondoren, zati bat eskuarekin hartu, arrautza erdian jarri eta estali egingo dugu, nahasketarekin erabat estalita geratu arte.

Azken emaitza lortzeko, haragiz estalitako arrautzak pixka bat irabiatutako arrautza zuringo batetik eta ogi birrindutik pasatuko ditugu. Olio berotan frijitzea eta gure tomate saltsa gehitzea besterik ez da geratzen!