Errezeta honetan erabilitako produktua:


Egosi Hobea arrautzak 8-10 minutuz, eta gero ur hotzarekin freskatu, erraz zuritu ahal izateko.
Haragia, tipula, 2 koilarakada ogi birrindu, perrexila, gatza eta piperbeltza nahastu eta 4 zatitan banatuko dugu.
Osagaiak nahastu ondoren, zati bat eskuarekin hartu, arrautza erdian jarri eta estali egingo dugu, nahasketarekin erabat estalita geratu arte.
Azken emaitza lortzeko, haragiz estalitako arrautzak pixka bat irabiatutako arrautza zuringo batetik eta ogi birrindutik pasatuko ditugu. Olio berotan frijitzea eta gure tomate saltsa gehitzea besterik ez da geratzen!