Arrautza, D bitaminaren iturri

D bitaminaren iturri bat aipatzeko eskatuko baligute, gehienok “eguzki-argia” erantzungo genuke. Egia da, baina badira elikagai batzuk ere, nutriente hori ematen dutenak. Horietako bat arrautza da.

Eguzkia hartzea atsegin dugu, lasaitzeaz gain, osasungarria delako. Hala ere, askok ez dakite arrautzak jateak ere gure gorputzari behar duen D bitaminaren zati bat ematen diola.

D bitamina gure organismoari kaltzioa xurgatzen laguntzen dio, hezur eta muskuluentzat ezinbestekoa dena; eta immunitate-sistema indartzen du, birus eta bakteriei aurre egiten laguntzeko.

Eman zure gorputzari D bitaminaren dosi gehigarri bat astean arrautza zure dietan sartuz!