Errezeta honetan erabilitako produktua:


Berenjena eta kalabazina zati txikitan moztu eta erretilu batean utziko ditugu. Jarraian, albaka, baratxuria eta tipula txikituko ditugu.
Tipula zartagin batera botako dugu oliba-olio zorrotada batekin, eta gardena dela ikusten dugunean, gainerako barazkiak eta baratxuria gehituko ditugu.
Berenjena eta kalabazina bigun daudenean, zartagina kendu eta gure 6 arrautzak irabiatzen hasiko gara, koilarakada erdi bat piperbeltz eta oregano botata, gatz pitin batekin batera. Zartaginean sartuko dugu gazta birrinduarekin batera.
Labea aurrez berotuko dugu, eta, prest dagoenean, 20 minutu inguru iraungo duen nahasketa sartuko dugu 180º-tan.
Badugu gure arrautza frijitua barazkiekin zerbitzatzeko prest!