Errezeta honetan erabilitako produktua:


Garbitu eta egosi ziazerbak. Beste alde batetik, jarri kazola batean ura eta egosi 4 arrautza. Arrautza egosiak freskatu, zuritu eta moztu. Tipula txikitu eta oliba olio birjinarekin zartaginean erregosi, garden dagoenean, gehitu ziazerbak.
Garbitu ondo oilasko bularra, zerratan moztu eta plantxan prestatu. Gehitu guztia zartaginera (arrautza egosiak, ziazerbak, tipula eta bularra) eta osagai guztiak ondo nahastu. Zartaginean dagoen nahasketari gorgonzola gazta zatitan gehitu.
Jarri hojaldre orria labe-paperaren gainean, eta bete behar duzun eremuan zulotxo batzuk egin, hojaldrea ez dadin puztu. Isuri nahasketa hojaldrera eta itxi ertzetatik. Hojaldrea arrautza irabiatuarekin margotu.
Labean 25 minutuz sartu 185 gradutan. Denbora hori igarotakoan, prest izango duzu zure oilasko, ziazerba eta arrautza hojaldre goxoa. Beroan, hotzean, biharamunean jateko aukera duzu… Zuk aukeratzen duzu!